Ni hiltzean…

Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da. 
 
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
 
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
 
  1. Eskerrik asko herri txikiak kulturaz hornitzeagatik.

  2. Ni hiltzean, senideei halako lore-txartel betetzeko oroimenak utzi nahi diet. Asike… al lio!

  3. Ni hiltzean, lasai egon. Mila esker!

  4. Ni hiltzean, … hitzik gabe geratuko naiz. Bizitzak aurrera jarraituko dut, etenik gabe!

  5. Ni hiltzean, naturara bueltatu nahi dut lasai. Biluzik lurrean zuzenean ondo, ahal balitz baso polit batean.

  6. Ni hiltzean, lagun guztiak elkartzea eta familia ere gustatuko litzaidake. TRISTURA alde batera utzi eta alaitasunez agur bero bat egitea. Dantza eta musikaz gozatuz, mendian, naturan…

  7. Ni hiltzean, orain arte maite nautenak maite nazatela. Bejondeizuela eta eskerrik asko!. Mx

  8. Ni hiltzean, nire gorpua hartu eta egin azken bermuteoa mesedez! Eguzkitako betaurrekoak jarri, bi lagunen arten hartu eta tabernaz taberna…Gora heriotza!!

  9. Ni hiltzean, oraindik ez dakit zer nahi dudan, baina asko gustatu zait obra. Zorionak! Lasaitasun handia eman dit.

  10. Ni hiltzean, negar egin ezazue, oihu , amorruz… eta gero pesta, dantza, algaraka…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude