Ni hiltzean…

Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da. 
 
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
 
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
 
  1. Ni hiltzean, ez nituzke jaso nahi bizirik nengoela jaso ez dittoten loreak.

  2. Ni hiltzean, errautsak Malloen parean bota ta mozorro festa bat in. Droga gutxikin ez! Askokin! Musika, karaoke, edana, jana! Bizitza ospatu!

  3. Ni hiltzean, Atte hil zen. “gozo-gozo joan da” esan zuen amak. Gela beren ote giñen hiruek? Nik enun halakorik ikusi eta sentittu. Nola hilko da lasai hil nahi eztona? = TOMAS (Atte hil aurretik)

  4. Ni hiltzean, ezagutu nauenak irrifarre in ahal badu nagoan tokitik poztuko naiz. Ni hiltzean putreetara bota edo errautsak komunetik behera… ez du garrantzirik. Aurrekoak balio du.

  5. Ni hiltzean; Eskatzen duten guztie bete ahal dugu ni hiltzean?

  6. Ni hiltzean, auskalo! Baina heldu dela badakit.

  7. Ni hiltzean, nahiko nuke nere errautsak zuhaitz bakarti baten oinpean, mendi malda ireki batean.

  8. Ni hiltzean, pisua hartu eta leihotik botatzea nahi dut.

  9. Ni hiltzean, zuen bezalako maitasuna euki.

  10. Ni hiltzean, ardo botila bana utziko diet gertukoei. Topa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude