Ni hiltzean…

Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da. 
 
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
 
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
 
  1. Ni hiltzean… Agur Zibila Euskaraz, ahal dela kantuz eta baita dantzan ere. Eta gainontzekoa, geratzen denaren esku.
    Eskerrik asko eskaini diguzuen aukera honengatik, zuen emanaldia (erabat hunkitu eta mugitu nau) eta hausnarketara bultzatzeagatik.

  2. Ni hiltzean, baso txiki bat landatu euskal lurrotan 🙂
    Hantxe utzi neure errastoak…
    Lurrari dagokit.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude