Ni hiltzean…

Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da. 
 
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
 
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
 
  1. Festa handi bat antolatuko nuke. Mila esker ! Heriotza beste modu batera ikusteagatik.

  2. Ez ezazue sinetsi ezin itzul naitekeenik.

  3. Bilutsik lur tartean nahi dut uztea. Loreekin, lurrarekin, moxorroekin, sustraiekin, bat egiteko. Hortik birsortuko naiz.

  4. Ni hiltzean nire izena duen eraikin bat eraikitzea nahi nuke.

  5. Zorionak horrelako ikuskizuna emategatik…
    Aukera duzuenari ikusi…
    Merezi duela…
    Ni hiltzerakuan esku bat estu artzia naiko nuke…
    Eta gero nai duenak ardotxo batzuek artu eta ospatu…

    Jaiotzeko laguntza badugu eta hiltzerakuan askotan ez…
    Hori aldatzen asi da, eta eskerrak..

  6. Nere bikotearen errautsa batzuk gordiak dittut, nere mesanotxean daude. Neriakin nahastea nahiko nuke eta itxasoa haserre dagoen egun zoragarri horietako batean zabaltzea haizetara.

  7. Irailak 18, Lesaka.
    Emanaldia asko maitatu dut, gaia oso ondo eramana. Eszenografia bikaina eta gorputz mugimenduak berdin.
    Ni hiltzen naizenean kantuz eta musikaz agurtzea nahi nuke, eta eskutik hel nazatela nere maiteek.

  8. Eder-eder-ederra, sortu duzuen ikuskizuna eta plazaratu dituzuen gogoeta guztiak. Ondorengo lagunarteko hizketaldian, batak ez ikusi ez zuen esanahia besteak komentatu eta osatzen joan ginan. Hainbeste detaile eder daude! Eta errealitatean ematen direnak.

    Beste hainbatetan ikusteko modukoa da. Espero dut emanaldi gehiago izatea. Zorionak egindako arte lanagatik eta eskerrik asko partekatzearren!

  9. Antzezlan bikaina! Gaur Ondarroan ikusteko aukera izan dut eta opari ederra izan da. Gaur egungo gizarte eta kulturarako oso mesedegarria. Doluaren sufrimendua gordinik erakutsia, eta dantza, kantu eta errituekin nola leuntzen den erakutsia. Oso-oso gomendagarria!

  10. Ni hiltzean, goxo-goxo lo kanta bat abestu belarrira, aurpegia laztantzen didazuen bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude