Ni hiltzean…

Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da. 
 
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
 
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
 
  1. Ze modu ederrean adierazi duzuen bide hain gogorra. Zorionak!

  2. Ni hiltzean, hileta San Pedro elizan (Zumaian) ta lurperatu nere amandrian ondoan, familiako hilobian. Lurperatzekoan Canon melodia entzunez.

  3. Ni hiltzean, ez dakit zer gertatuko den. baina nire ama hiltzean ilargi bilakatu zen; gauero agurtzen dut entzungo didalakoan. Dolua azalduta, eskerrik asko.

  4. Ederra izan da. Benetan eskerrak eta loreen artean nahiko nuke hil. EDERRA! Zorionak!

  5. Ni hiltzean, ospatu zuen bizitza!

  6. Ni hiltzean, niretzat hau izan da dena, zuentzat beste dena.

  7. Ni hiltzean, antzar egunetan parranda botatzea, familia, amigos (incluiso seres queridos)

  8. Ni hiltzean, pakean eta maitasunez bidai egin detela.

  9. Ni hiltzean, dantza ezazue bizitza. Eskerrik asko!

  10. Zuentzako, Maier, Neme, Ibon…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude