Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da.
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
Ni hiltzean, lasaituko naiz? Lasaituko zarete? #eginbedibakea
Ni hiltzean, maitasunez oroit nazatela nahi dot. Eta maitasunez agurtu.
Ni hiltzean, ingurukoak elkartu eta irri batekin agurtzea gustatuko litzaidake. Urteetan konpartitutakoak oroituz eta ospatuz. Ernio edo Aralarren magalean, haizeak mugituko nauela senti dezaten…
Ni hiltzean, itsasontzi bat hartu eta itsasoan, danak droga apurtxo bat hartuta, danka alkarri besarkatuta, nire errutsak itsasora bota, DALIDA-n “Mourir sour scène” a tope sonatzen dauen artien.
Ni hiltzean, zuen abestiak nahi nituzke entzutea.
Ni hiltzean, ni nire amarekin elkartzeko irrikan nago, bera ezagutzeko gogoz. Nire ingurukoak eskertzetik gogoratzea gustatuko litzaidake. Nere baserrian amona, aitona… ondoan egotea berotasunez.
Ni hiltzean, inguruko denak libre senti daitezen nahi dut. Bakoitzak beretik bizi eta sentitu. Eta biluzik joan! Lurra ukitu, edo sua, airea…
Aujourd´hui, mama est morte.
Ni hiltzean, hitz goxo bi,
abesti polit bat,
leku ikusgarri bat (mendia)
nire jendea
loreak
jan goxoak
Ni hiltzean, lurra, lur asko eta arnas bat denentzat.