Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da.
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
Ni hiltzean zuena bezalako ikuskizun bat nahiko nuke. Ederra benetan!
Ni hiltzean: lasai egon denok. Ni ondo egongo naiz. Bizitza ametsa da. Elkarrekin izango gara beti. Maite izan dut eta maitatua sentitu. Pakean noa.
Pakea, bizitza, natura, maitasuna, errespetua.
ZORIONAK! Asko disfrutatu dut zuen lanarekin. Milesker!
Oso ausarta iruditu zait. Eskerrik asko!
Eta beharrezkoa!
Nola unibertsoa hedatzen doan, ala hedatu da zuen eszenatokia guztia
bere baitan kantuz eta sormenetik bakarrik jun daitekeen giroa sortuz! Eskerrik asko!
Asko eskertzen da doluari buruzko gogoeta hau. Batez ere gizarte honek horri buruzko hitzik ez duenean. Zorionak!
Sinbologia oso ederra!
Asko gustatu zait maitasunarekin egindako lana da.
Ni hiltzean mesedez eduki nazazue bost egun etxean lore eder artean ohean etzanda. Nire etxeko eta lagunen konpañian goxo-goxo joateko.
Ni hiltzean musikan bitartez eguna eman eta nere errautsarekin zuhaitz bat egitea.
Ikuskizun sakona bezain fina, sentsibilitate eta maitasunez egina. Eskerrik asko.