Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da.
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
Hil aurretik despeditu ahal izatea, lagunak, familia…
Ni hiltzean, nireek festa handi bat egitea nahiko nuke.
Ni hiltzean, jaio aurretik bezalakoa izango naiz.
Hasieratik amaitu arte barruraino iritsi eta biltzen zaituen antzezlana. Heriotza gurera hurbilduz eta besarkatuz. BEHARREZKOA DEN LAN POLIT, HUNKIGARRI eta MAGIKOA!
Eskerrik asko bihotzez!
Heriotza bizitza da!
Heriotzak bizirik mantentzen gaitu!
Ni hiltzean, gogoratua izan nahiko nuke.
ESKERRIK ASKO!
Ni hiltzean, auskalo!
Baina bizi artean be…
Eskerrik asko herioaren gaia ekartzearren!
Ni hiltzean, egin triste baina pozik! Hunkigarria.
Aspaldian bizi ditxugun sentimenduak danak nahastu zaizkit barruan. Bukaera zaila baina ona!
ZORIONAK! Ze lan politta! Hasieratik bukaeraraino, diskurtso eta detaile guztiak mimoz zainduta eta landuta. Gai hau lantzea ez da samurra eta zelako naturaltasunez egin dozuen. Eskerrik asko hausnarketa honetara hurbiltzeagatik! Muxu bat!
Lan ederra, gai ausarta eta modu ederrean taularatua.