Ni hiltzean…

Denok hilko garela ziurtasuna da. Hala ere, gutxitan hartzen dugu momentu horretaz mintzatzeko tartea. Bertan egonen ez bagara ere, gure desirak, nahiak edota ideiak gure gorpuen despedidan presente izatea inportantea da. 
 
Inoiz pentsatu al duzu, zu hiltzean, zer nahiko zenukeen besteek egitea? Zure agurra nolakoa nahi duzun izatea, zein abesti nahiko zenuke entzun, zein eratara lurperatzea nahiko zenukeen, nolako erritua egin behar dizuten, zer ospakizun mota izanen den…
 
Hemen, ikuskizunaren inguruko iritziak edo zu zeu hiltzean zenituzkeen desirak edo nahiak bildu nahi ditugu. Nahi izatekotan, gurekin partekatu!
 
  1. Ni hiltzean, kantatu ezazue bizitza.

  2. Ni hiltzean Janis Joplinen garrasiak entzun ditzatela, please.

  3. Orube ireki batean bildu nahi zintuzket, Akelarre bat egin dezazuen, zuen kantu eta dantzen orgasmoek nire errauts arrosak blaitu ditzaten.

  4. Ni hiltzean, ikusten diren izarrak berriz zenbatu.

  5. Zu bezalakoekin antzerkia ez da hilko!

  6. Txikitan pentsatzen nuen niri hiltzeko momentua helduko zitzaidanerako asmatuta izanen zutela zerbait inor gehiago hil ez zedin (Zientifikoek).

    Gero konturatu nintzen bizitzak orduan ez lukeela zentzurik.

    Mila esker. <3

    PD:Ni hiltzean jarri Silvia Perez Cruzen "Mañana"

  7. Isilik nahi nuke joan.
    Zorionak!
    Itzela, mugituta noa.

  8. Eskerrik asko! Bihotzez.

  9. Nire gertuko guztiak elkartu eta elkarrekin irudien collage bat egitea gustatuko litzaidake. Bazkari eder bat horren ostean.

  10. …gustatuko litzaidake nire hilobian sartzea lore asko eta rantxera batek abesten didate hiletan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude